Petronor, Ibaiganen

Petronorrek gaur goizean bisitatu du Ibaiganen Athletic Clubaren zuzendaritza, beronen buruzagi berriekin aurrenengo erakundeen arteko bilera dela eta.

Josu Jon Imaz lehendakariak eta Victor Pérez de Gezuraga zuzendari nagusiak osatu dute Petronorren ordezkaritza. Klub zurigorriaren aldetik, berriz, Josu Urrutia lehendakaria,  Alberto Uribe-Echevarria kontularia eta Jon Berasategi zuzendari nagusia izan dira.