Zierbena, buru belarri

Bi dira Zierbenako traineruak aurrez aurre dituen helbururik handienak. Alegia,  XXVIII. Petronor Ikurrina irabazi datorren larunbatean eta, ondorioz, hurrengo denboraldian ACT ligan esku hartzeko eratuko den play offean sartzeko aukera bereganatu. Horrez gainera, Kontxako estropedetan parte hartzeko jokatuko den erlojukopekoan sailkatuko balitz, ezin gero denboraldi distiratsuagorik.

Lehen helburu bikoitza, honezkero erabat eskuragarria, eta Donostiako uretan barrena ateratzeko bitxilorea dira, besteak beste, Jose Luis Herrerias “Txito”ren ametsak. Honelatsu aitortu du behintzat Zierbena Arraun Elkartearen lehendakariak XXVIII. Petronor Ikurrinaren aurkezpen-ekitaldian zehar.

Ontxoenen ligan berriro ere parte hartu ahal izana ez da inondik helburu lortezina. Lehen hitzordua datorren larunbatean izango da, arratsaldeko bostetan, Zierbenan bertan, “estropada-eremurik orekatsuenetakoan”.

Victor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak trainerua  aipatu nahi izan du “kemenaren, batasunaren zein elkar-lanaren eredutzat”, eta Marze Elorza Zierbenako alkateak erankunde eta enpresen arteko harremanak dakartzan abantailak azpimarratu.

Argazki gehiago, hemen.