Bahia Bizkaia Gas-en hirugarren tankearen eraikuntza

Hiru urtez, 97.5 milioi euroko inbertsioaz, Bahia Bizkaia Gas-en hirugarren tankearen obrak 450 lanpostu erakarriko dituzte.

Zierbenan dagoen BBG-ren tanke berri honek 150.000m3 besteko edukiera izango du (aurreko biek bezala). Gauzak horrela, gas naturalaren biltegiratze eta hornikuntza handituko da Euskadin eta baita Bizkaiko golkoan eta Frantziako hegoaldean ere.

Egitasmo garrantzitsu honek 450 pertsona eta milioi bat lan-ordu behar izango ditu 2014ko udazkenean amaitzeko.