Muskizko V. Ehiza eta Arrantza Azoka, arrakastatsu

Ehundaka pertsona Donibane plazara gerturatu ziren larunbatean Muskizko V. Ehiza eta Arrantza azokan parte hartzeko. Ekintza ezberdinak, ikuskizunak, erakusketak eta postu erakargarriak ikusi ahal izan zituzten bertara hurbildu zirenek.

Ricardo Lopez Larrea Arraintxori Kirol Taldearen zuzendariak esan zuenez gero, azokaren helburu nagusia “naturaren mundua ezagutaraztea da, Meatzaldean eta Enkarterrietan erreferente kultural, jai eta partaidetza eguna bilakatuz”; esan eta izan. Urtero legez, gero eta pertsona gehiago hurreratu ohi dira Muskizera azoka honetan parte hartzeko eta gozatzeko asmoz. Arraza desberdineko (Setter, Sabueso, Pointer…) ehiza-txakurren erakusketak plaza bete zuen; ehiza, arrantza postuak eta stand gastronomikoak jendearen arreta erakarri; doako dastatzeak, tiragoma txapelketa, hilketarik gabeko arrantza tailerra, arku-tiroa, txinbera-tiroa, hegazti harrapakari ikuskizuna eta Ertzantzaren Erreskate Unitatearen txakurren ikuskizun aparta bertatik bertara azaldu ziren.

Jaia eta partaidetza nagusi izan ziren azokan zehar. Omenaldirik ere ez zen falta izan, orain dela gutxi hil zen Lukas Groven Ur Patzuergoaren Harreman Publikoen arduradunari egindakoa adibidez, ez baitzen alferrik izan hilketarik gabeko arrantzaren sustatzaileetako bat hain zuzen ere.

Argazkiak, hemen.