Pobeñak Sokorro ospatu du

Ehundaka pobeñatar Sokorroko Ama Birjinari omenaldia eskaini zioten atzo. Andre Maria ermitatik elizara eraman zuten urteri ohi den prozesioan.

Meza ostean, goizeko 11:30etan, Sokorroko Ama Birjina ermitatik atera zen bere janzkerarik onenekin eta adats ederrarekin. Geroago jakin izan genuen bere adatsa auzoko neska batzuk eskainitako benetako ileaz egindako bilordea zela.

Pobeñako zaindariak zahar-etxean egin zuen bere lehen geldiunea. Gero, agureak bisitatu ondoren, prozesioan jarraitu zuen kulunka-eremura heldu arte, non Aurreskua eskaini zioten.  Lore sorta eman eta lore-hostoak ere bota zizkioten.  Azkenean, eguerdiko 12:30ak aldera, Sokorroko ama Bariko San Nikolas elizara heldu zen. Han hilabete bat egongo da, Sokorrilloaren ospakizuna heldu arte, egun horretan ermitara itzuliko dute.

Eguraldi ona lagun, primerako eguna izan zen ama birjina omentzeko eta jai egunaz gozatzeko: ohiko bazkaria, herri kirolak eta fanfarria, txistu, Los Cinco Bilbainos eta Hakkerren musika ez ziren falta izan.

Argazkiak, hemen.