Zierbenarentzako itxaropenak

Zierbena, atzoko Conchako estropadetan, Portugaleteren aurretik geratu ondoren Patxi Francesen taldearen itxaropenak berpiztu dira.

Portugalete, Zierbena, Chapela, Cabo Cruz, Camargo eta Orio izango dira 17an Bermeon ACT-ra igotzeko play off-eko lehenengo bueltan parte hartuko dutenak. Denborarik onena lortzen dutenek, 18an Portugaleten, play offeko bigarren bueltan irteera-kokapen hobea izango dute.

Zierbenarentzako garrantzi handiko estropadak, ARC 1 ligan duen bigarren postua dela eta Conchan Portugaleteren gainetik geratu ondoren, ACT-ra igotzeko itxaropenak berpiztu baitira.