Enpresen Elkartasun Eguna, La Arenan

Repsol Fundazioak Enpresen Elkartasun Eguna antolatu du gaur, aldi bereko hainbat ekintzarekin Muskizen, Busturian, Madrilen, Zaragozan, Valentzian, zein Sevillan.  Borondatezko egun honetan, Muskiz-en kasuan, goizeko 10ak aldera hainbat pertsona La Arena hondartzara gerturatu dira dunetako espezie exotiko inbaditzaileak kentzeko.

Berrogei pertsona proiektu honetan parte hartu nahi izan dute  eta ekintzan parte hartu nahi izan dute La Arena hondartzako dunetako espezie exotiko inbaditzaileak kentzeko, bertakoak baztertzen baitituzte, gure ekosistema hautsiz. Europak interes handiko gune babestutzat duen lekuaz ari gara eta Batasunaren baitan garrantzi handia duenaz.

Bere egitekoa amaitu ondoren, 13.00ak aldera, Muskizko frontoira joan dira bazkaltzera.

Argazkiak, hemen.