H4 Hidrogeno Unitatea abian jartzeari ekin

Petronorrek jakinerazi nahi du  H4 Hidrogeno Unitatea abian jartzeari ekin zaiola.

Indarrean jartzearen sekuentziak irauten duen artean ez da uste ezelango operazio-eragozpenik gertatuko denik. Hala ere, daitekeena da tarteka-marteka zuzi-garra gehitzea, beti ere Findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.

Auzokoeei batere eragozpenik gerta ez dakien, abian jartzeko sekuentzia aldez aurretik erabakitako sistemez egingo da eta isurien eten gabeko jarraipena egingo da, atmosferara atera daitekeena ahalik eta urriena izan dadin.

Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari,  Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.