Itsaski Azoka, arrakastatsu

Ehundaka pertsona Zierbenara gerturatu ziren asteburuan XI. Itsaski Azokan parte hartzeko. Hiru jai egunetan 14 tona Itsaski dastatu ahal izan zuten  bertara hurbildu zirenek.

Ostiraletik  igandera arte itsaskiak prezio merkean saltzeaz gainera, ekintzak, estropadak, tailerrak, jokoak, haurrentzako txapelketak eta erakusketa gastronomikoak izan ziren. Guztira, asteburu osoan, ehundaka pertsona Zierbenako portura gerturatu ziren 14 tona itsaski dastatzeko: txangurruak, nekorak, lanpernak, magurioak, otarrainxkak…

Azoka garrantzi handiko ekitaldia bilakatu da Euskadin, derrigorrezko bisita. Gainera, urtero gero eta jende gehiago etortzen da; pasadan urtean errekorra lortu zuten 150.000 pertsona biltzean.

Argazkiak, hemen.