Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketako beken emanaldia Abanton

Abantoko 18 gaztek Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketako beka jaso dute herriko alkatea Manu Tejada eta Petronorren zuzendaria Victor Perez de Gezuragaren eskutik.  2011-2012 ikasturteari dagozkion beken emanaldia gaur goizean udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan izan da.

Beken helburua Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalerrietan egoiliarren artean Lanbide Heziketaren ikasketak sustatzea da. Gauzak horrela, Manu Tejadak  honako hau esan die: “heziketa aprobetxatu, hori ezin izango dizue-eta inork kenduko”. Victor Perez de Gezuraga bere aldetik,  ahalik eta eskolatuen prestatua egoteak duen garrantzia azpimarratu du: “heziketarik gabe nekez aurkituko duzue lan aukerakorik; zuek zarete enpresek behar izango dituzten lanpostuen hurrengo ordezkoak”.

Programa honetarako aurrekontua 145.000€-koa da; 1.500€  Erdi Graduko hezkuntza-zikloetarako eta 3.000 €, berriz, Goi Graduko zikloetarako. Gainera, Perez de Gezuragak azaldu duen moduan “ziklo bakoitzeko bi ikaslerik onenei mila euroko sari bana ezarriko zaie euren ahaleginaren ezaugarri”.