“Athleticen fabrikako lana”

Jose Maria Amorrortu Athleticen kirol zuzendariak  eta Aitor Larrazabal kirol zuzendaritzaren kideak Muskizko Meatzari Aretoan elkartu ziren atzo “Athleticen fabrikako lanaz” hitz egiteko.

“ByP Kirol Ekintzak” antolatutako eta Petronorren babesaz egindako hitzaldian, harrobiaren inguruko gaiak aztertu ziren, Lezamaren ingurukoak alegia. “Lezama izan da, da eta izango da beti Athleticen arima eusten duen harkaitza” azpimarratu zuen Amorrortuk eta honako hau gaineratu zuen: “ezin da duela 100 urte bezala lan egin, baina orain 100 urteko baloreak landu daitezke, hezkuntza oso garrantzitsua da”. Zein ezaugarritako jokalari bila ari ote direnez, berriz, “arintasuna eta erabakiak hartzeko kapazitatea ezinbestekoak dira, jokoa ulertzera irakatsi behar zaie”.

Larrazabal, bere aldetik, izandako esperientziaz mintzatu zen: “Lezaman hasi nintzen, ondoren Eskurzarekin Deustora bidali ninduten, baina gero Athleticek berriro deitu ninduen”. Zuzendaritza-kideak garapenaren, irmotasunaren eta adorearen garrantzia azaldu zuen, “Athleticek ezetz esatea ez du etsigarri izan behar, suspergarri baizik”.