CG6 Kogenerazio Unitatea berriro ere abian

Petronorrek jakinerazi nahi CG6 Kogenerazio Unitatea abian jartzeari ekin zaiola egin beharreko mantentze-lanak amaitu ostean, azaroaren 3ean aditzera eman zen bezalaxe.

Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da, soinua baretzeko isilgailuak erabiliko dira eta atmosferara doazen isuriak murriztuko.

Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari,  Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.