Cristina Perez, Idom Saria

Cristina Perez Salcedok, duela gutxi findegian praktiketan hasitako Goi Mailako Teknikoak, IDOM sari berezia jaso du. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak (IGET) eskaintzen dituen hainbat tituluren artean, berea da 2010-2011 ikasturteko hemeretzi espediente akademikorik onenetako bat.

Gainera, Cristina Perez Industria Ingenieritzaren 5. mailan notarik onena (9.50) atera zuten bietako bat izan zen, eskolako ikasle guztien artean.

Cristina Perezek Enrique Amezua Eskolako zuzendariaren eta Fernando Querejeta Idom Ingenieritzaren lehendakariaren eskutik jaso zuen bere diploma.

Zorionak.