Euskararen Astea Muskizen

Abenduaren 3an euskararen eguna izango da. Horregatik, azaroaren 28tik abenduaren 4ra bitartean, Muskizko Udalak euskararen aldeko hainbat ekintza antolatuko ditu.

Txikiek txotxongiloez, Eriz magoaz, Kiki, Moko eta Koko pailazoez, karaokeaz, “Katu bat Parisen” haur-filmaz eta abarrez gozatu ahal izango dute. Kirola gustuko dutenentzat, berriz, pilota partiduak, eskalada, mendi martxa etabar eskainiko dira. Halabet, zinemazaleek “Izarren Argia” filma, “Apaizac Obeto” dokumentala, “Hostoak” ikuskizuna eta “Buah txabal” antzerkiaren aukera edukiko dute. Parrandazaleentzako berbena, bertso-poteoa eta herri bazkaria ere bertan eratuko dira.

Gainera, “Hostoak” ikuskizunean, Petronorrek 2 pertsonentzako Pariserako bidaia zozketatuko du,  Paris Saint Germain-Athletic partidua ikusteko. Esan beharra dago, abenduaren 4an, mendi martxaren ostean, Ortze tabernan izango den luntxean, Athleticaren liburuak banatuko direla.