Gerraosteko emakume muskiztarren ahotsa

Muskizko Udalak 7.000€ jarriko ditu herriko gerraosteko emakumeen bizitzari buruzko dokumentala egiteko.

“Emakumeen memoria historiko kolektiboaren idazkera” izeneko proiektua burutu ahal izateko, urte haietan bizi izandako auzokideei elkarrizketak egiteaz arduratuko den enpresa kontratatuko da. Gainera, ikerkuntza lanen barruan, garai hartako emakumeekin orduko testigantzak partekatzeko tailerrak egitekotan dira.

Azkeneko emaitza (datorren urterako) erakusketa tematikoetan islatuko da eta, batez ere, hainbat elkarrizketa eta guzti Muskizko meatzaritzaren iragana bergogoraraziko duen dokumentalean bilduko.