XV. Hitzarmen Kolektiboari buruzko adostasunik eza dela eta, Petronorren langileek azaroaren 18tik 23ra bitartean huelga egiteko hartu duten erabakiaren ondotik, ekoizpen-unitateen geldiketa sekuentzialari ekin zaio.
Geldiketaren sekuentziak irauten duen artean ez da uste ezelango operazio-eragozpenik gertatuko denik. Hala ere, daitekeena da lantzean behin zuziren baten edo besteren garra edota zarata gehitzea, beti ere Findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.
Auzokoeei batere eragozpenik gerta ez dakien, abian jartzeko sekuentzia aldez aurretik erabakitako sistemez egingo da eta isurien eten gabeko jarraipena egingo da, atmosferara atera daitekeena ahalik eta urriena izan dadin.
Iragarritako huelga-epea amaitu bezain laster, Unitateak indarrean jartzeari ekingo zaio berriro ere, aldika-aldika.
Erabaki hauek adierazi zaizkio honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.