Indarkeria matxisten aurka 7. zine eta kooperazio emanaldia

“Indarkeria matxisten aurka” 7. zine eta kooperazio emanaldia hasi berri da Muskizen. Beldur Barik ONGak antolatu du Muskizko Berdintasun Sailaren babesaz.

Ekintzak azaroaren 8an hasi ziren eta 15ean zein 22an jarrituko dute. Proiekzio eta eztabaidak Gaztegunean arratsaldeko 18:30etan izango dira.

Horrez gainera, azpimarragarri ere bada, azaroaren 18tik 28ra bitartean indarkeria matxisten aurkako erakusketa eskainiko dela Muskizko Udal Liburutegian. 

Bestalde, “Juego de Damas” antzerki taldeak hainbat ustebako eskainiko dizkigu.

Sarrera doakoa da eta haurtzaindegi zerbitzua egongo da, aldez aurretik 946 70 99 36 telefonora deituz gero.