Josu Jon Imaz, AOPren presidente berria

Espainiako Petrolio-produktuen Operadoreen Elkarteak Josu Jon Imaz izendatu du lehendakari. Orainarteko lehendakaria Alfredo Barrios izan da, 2009an karguaz jabetu zenetik.

Josu Jon Imaz AOP-ren presidente berria 2008ko uztailean hasi zen Repsol Taldean. Lehenik, Petronorren lehendakari gisa, eta ondoren, Espainiako findegien zein Energi Berrien zuzendari exekutibo.

Presidente berriaren izendapenarekin batera beste hainbat aldaketa ere onartu dira. Besteak beste, hiru lehendakariorde: Pedro Miro (CEPSA), Jose Maria Perez-Prat (BP) eta  João Pedro Brito (GALP Energia). Eta zortzi batzordekide:  Repsol (2), Saras Energia (2), BP, Shell, Cepsa eta Galp Energia.

Espainiako Petrolio-produktuen Operadoreen Elkartea (AOP) da, 1993tik aurrera, petrolio-produktuen banaketaz, merkaturatzeaz eta fintze jardueraz arduratzen diren konpainien burua.