Muskizko Udaleko IV. Ziklokross Txapelketa

Muskiz bere IV. Ziklokross Txapelketa izan du gaur goizean. 380 txirrindulari inguru enkarterrietako herrira hurbildu dira txapelketaren bigarren frogran parte hartzeko.

Muskiz denboraldi honetan emango diren nazioarteko lau frogetako bat da, gainera Sub 23 txirrindularientzat Euskal Herriko Kopa berrirako puntuatzen du.

Petronorreko Kontratu-Burua Jose Luis Arredondo, Muskizko alkatea Borja Liaño eta Maitane Gallarreta, Rufino Manterola eta Gontzal Riancho zinegotziak maila ezberdinetako irabazleei sariak emateaz arduratu dira. Azpimarratu beharra dago Egoitz Murgoitio bizkaitarraren garaipena, berriro ere podiumaren lehenengo postua lortu duelarik.  Bigarren postua Bart Hoffman belgikarrarentzat izan da eta hirugarrena Isaac Suarezentzat.

Sub. 23 mailari dagokionez, Pablo Rodriguez txapeldun bilakatu da, David Hidalgo bigarren eta Ismael Barba hirugarren.

Argazkiak, hemen.