Nazioarteko Kalitate eguna da gaur Petronorren. Baina kalitatearen eskakizuna ez da egun bateko kontua, ezta urte bakar batekoa ere. Petronor 1997 urtetik Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren ISO 9001 ziurtagiriaren jabe da. Indarrean duen kudeaketa kalitate-arauetara egokitzen du betiere.
Enpresek merkatu aldakor bati aurre egin behar diote egunero eta, etengabeko eboluzioan ari denez gero, beren aukerak eta eskaerak handiak dira. Konpainiek beren kudeaketa sistemari ahalik eta etekinik gehien atera behar diote, gero eta trebeagoak eta lehiakorragoak izan behar dira; Petronorrek apostu hau egiten dihardu.
Findegian Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren ezarpena ez da bidearen hasiera besterik izan. Alegia, Ingurumen zein Segurtasun eta Osasun agirietan urraspidea jorratzeko ildoa. Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak dioen bezala “gure ustez eraginkortasunaren hobekuntzak eta bikaintasunaren bilaketak etorkizuna ziurtatzen dute”.
Horregatik, berrikuntza eta garapena eguneroko kontuak dira Petronorren; hau da, kalitatea.