“Recapacita”-ren aurkezpena Bilbon

Ibon Areso Bilboko alkateordeak, Javier Inclán Repsol Fundazioaren Gizarte Sailaren zuzendariak eta Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak aurkeztu dute gaur “Recapacita”. Ekintza honen prentsaurrekoa Arriaga Plazan izan da.

“Recapacita” Repsol Fundazioaren ekimena da eta ezagaitasunen bat duten pertsonak integratzea du helburu.  Gune elkareragilean zentzumenen zirkuitua azaltzen da, eta hainbat ekintzaren bidez pertsona hauek beraien eguneroko bizitzan dituzten oztopoak erakutsi.

Victor Perez de Gezuragak “Repsol Fundazioak eta Petronorrek pertsona ezgaituak gizartean eta lan munduan integratzeko” duten konpromisoa aipatu du. Ibon Aresok “Bilbok hiria baino zerbait gehiago” izan behar duela esan du, “herritarrak kontzientziatu behar” direla, eta  Javier Inclanek, azkenik, garrantzitsuena pertsonak direla azpimarratu du: “euren baitan sartu behar dugu eta lagundu”.

Instalazioak zabalik egongo dira goizez eta arratsaldez hurrengo igande arte. Gainera, Bilbo inguruko hogeiren bat eskolak parte hartuko dute bisita gidatuetan eta egitasmoaren berri jakingo.