Agurra Monica Mon eta Julian de la Calle lankideei, esker onez

Zuzendaritza Talde osoak hartu ditu gaur asteleheneroko batzarrean zehar Monica Mon eta Julian de la Calle Repsoleko lankideak, Fuelolioa Murrizteko Unitatea dela eta prestakuntzaz zein indarrean jarri aurreko jardueraz eskaini duten laguntza eskertzeko.

Monica Mon Cartagenako findegiko Eraikuntza Ingeniariak eta Julian de la Calle A Coruñako Coke Talde Buruak euren esperientziaz eta ezagutzaz bertatik bertara lagundu dute Petronorren coke-planta abian jartzen.

Petronorren Zuzendaritzak aurrez aurre nahi izan die horrela eskertu azken uneotan azaldu izan duten jarrera adoretsua, ez baitira alferrik izan azken aste hauek benetan garrantzitsuak FMU unitate berria ahalbideratzeko orduan.