Athletic: Gogoaren indarra

Athleticen komiki berria bihar aurkeztuko da Ibaiganen. Josu Urrutia klubaren lehendakariak, Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak, Antton Irusta liburuaren egileak, Enrique Morente ilustratzaileak eta jokalariek “Athletic:Gogoaren indarra” ipuinari ongi etorria emango diote.

Argitalpenak Petronorren dirulaguntza dauka eta Elkar banaketaz arduratuko da. 2008ko abenduan atera zen “Athletic geuria” haur ipuinaren edizio berria da. Hordutik hona hiru urte igaro dira eta Athleticek aldaketak izan ditu, ez solik zuzendaritzaz eta kamisetaz, baita jokalariez ere. Hori guztia, liburuan zehar nabarmen azalduko da.

Ipuinean barrena Muskizko aitite batek bere iloba Nereari Athleticen 100 urteko historia kontatzen dio. Horrexegatik, Lezamaz gainera, “Juventud Deportiva Somorrostro”-k ere dagokion protagonismoa izango du liburuan.

Durangoko Liburu Azokarako lehen argitalpen hau 3.000 aletakoa izango da (2.000 euskaraz eta 1.000 erdaraz). Prezioa 14€-koa izango da.