Greba Petronorren hitzarmen kolektiboaz adostasunik ezaz

Petronorren langileek gaur, abenduak 28, asteazkena, arratsaldeko 18:00etatik urtarrilaren 2ko goizeko 6:00ak arte, bost eguneko huelga egiteko erabakia hartu dute, bosgarrena aurreko ekainetik, Hitzarmen Kolektiboari buruzko adostasunik eza dela eta. Grebak eragina izango du produkzio-unitate guztietan.

Eskudun agintariei garaiz adierazi izan zaien bezala, gatazkaren eraginez aldararazitako ekoizpen-eskemak erakarri zituen arrazoiengatik, unitateen geldiketa sekuentzialari aurreko asteburuan ekin behar izan zitzaion. Horrez gainera, ezagunak diren zailtasun ekonomikoek eragindako merkatuaren egoera larriak zein marginen erabateko murrizketa direla eta, aldez aurretik nahi eta arautua ez zegoen geldiketa egin behar izan da.

Geldiketaren sekuentziak irauten duen artean ez da uste ezelango operazio-eragozpenik gertatuko denik. Hala ere, daitekeena da lantzean behin  zuziren baten edo besteren garra edota zarata gehitzea, beti ere Findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.

Iragarritako huelga-epea amaitu bezain laster, Unitateak indarrean jartzeari ekingo zaio berriro ere, aldika-aldika. Auzokoeei batere eragozpenik gerta ez dakien, abian jartzeko sekuentzia aldez aurretik erabakitako sistemez egingo da eta isurien eten gabeko jarraipena egingo da, atmosferara atera daitekeena ahalik eta urriena izan dadin.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.