Jose Puente eta Enrique Rioz IV. Ideia Lehiaketaren irabazleak

Jose Puente DAR plantako arlo buruak eta Enrique Rioz Ruiz 1 eta 2 Findegietako arlo buruak Petronorren Hobekuntzarako IV. Ideia Lehiaketa irabazi dute.

Ebaluaketa Batzordeak 20 proposamen jaso ditu. Horietan, findegian aurrera eramateko eta ezartzeko ideien aukerak eta bidegarritasuna kontutan hartu dituzte.

Hogei proposamen horietatik bi izan dira sarituak; Puenteren “Gehigarrien gutxitzea DAR-ren” eta Riozen “Aldagelen aireztapenaren hobekuntza” izeneko ideiek lehenengo eta bigarren sariak lortu dituzte hurrenez hurren. Esan beharra dago, edizio honetan ez dela hirugarren saririk banatu, ez baita egon, batzorde erabakitzailearen iritziz, merezi izan duen txostenik.