Krisian ote futbol bizkaitarra?

Blas Ziarreta Bilbao Athletic eta Sestao Sport-aren entrenatzaile ohia,  Iñaki Pola Beasain eta Erandioaren entrenatzaile ohia, Alberto iglesias Bizkaiko entranatzaile eskolaren zuzendaria, eta Amable Martín Portugalete F.C-ren presidentea Muskizen elkartuko dira bihar “Krisian dago futbol bizkaitarra?” delako gaiaz eztabaidatzeko.

Mintzaldia arratsaldeko 18:30etan izango da, Somorrostro Irakas Guneko Areto Nagusian (Suberri eraikuntza). Berbaldia “ByP Kirol Ekintzak” antolatu du eta Petronorren babesa dauka. Sarrera doakoa da.