Muskizko meatzari iraganari omenaldia

Muskizek bere meatzari-iragana berreskuratu du eta Meatzari Plazan harri-zulatzailearen eskultura estreinatu. Ohiko meatzaritzari eskainitako omenaldi hau “Pobeña 1980” egitarauari atxikia dago. Muskizko Udalak eta “Trueba” Enkarterrietako dokumentazio eta zabalkunde guneak antolatutako ekintza izan da.

Brontzezko harri-zulatzailearen irudia azalerazi zen atzo eguerdian, Meatzari Plazan, eta gure aititek utzi ziguten meatzari-oinordetza goraipatzea du helburu. Obrak bi metroko garaiera du eta Gallartako Meatzaritzaren Museoak eskainitako burdinezko oinarri gainean dago.

Borja Liaño Muskizko alkateak, Ricardo Santamaria Truebako zuzendariak, Gontzal Riancho zinegotzi muskiztarrak eta Joaquin Alcalde obraren egileak meatzaritzaren omenez eratutako ekintzan parte hartu zuten.

Arratsaldez, Meatzarin, Manuel Marcos Garcia Doktorea duela 40 urte berak egindako “Trianoko meatzari ospitaleak” tesiaz mintzatu zen. “Meategietako langileen bizitzaren infernuaz” hitz egiteaz gainera, Manuel Marcosek Enrique Areilza Doktorearen garrantzia eta merituak jakinarazi zizkigun “ezbeharrean argi izpia” izan zela azpimarratuz.