Petronor zertan den informazio-bilera

Victor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak hainbat lan-esparrutako berrehun inguru arduradun eta arlo-buru bildu ditu, krisialdi orokorra dela eta euskal findegia nahiz mundu mailako petrolio-sektorea zertan diren aztertu ahal izateko.

Brasil, Errusia, India eta Txina herrialdeetako eskariak gora egin arren, mundua nekez ari da krisialditik ateratzen, eta datuak ez dira inondik ere itxaropentsuak. Ez batez beste OECDko (Kooperazio eta Hazkunde Ekonomirako Erakundea) herrialdeetan, eta are gutxiago Espainian. Cores (Corporación Reservas Estratégicas de Productos Petrolíferos) erakundeak aditzera eman duenez, hidrokarburuen eskabideak maldan behera jarraitzen du 2007tik hona.

Beste horrenbeste europar findegien mozkin-tarteei dagokienez, han-hemenka suspertzen ari diren herrialdeek hainbat findegi berri eragiten eta eraikitzen diharduten artean Europakoenen  jarduera gero eta nabarmen ahulago baita.

Victor Pérez de Gezuraga Petronorren beraren edozenbat datu zehatz azaldu ere azaldu zuen, epe laburrera zein ertainera emaitzak eta iragarpenak bertatik bertara agertaraziz. Amaitzeko, indarrean dauden helburu estrategikoak gogorarazi zituen, hala lehiakortasunaz (FMU) eta bezeroekiko jarreraz, nola teknologia-eraberrikuntzaz eta gizarte, erakunde nahiz inguruarekiko erantzukizunaz.

Azkenik, etorkizuna finkatu ahal izateko krisia abagune aproposa dela azpimarratu zuen eta beti ere, zer nahi delarik, konpainia osatzen duten pertsonen balioa ezinbestekotzat  jo.

Ondoren, galderantzunak tarteko, bertaratu zirenen txanda izan zen.