Sarrerak doan, Muskizko III. Gabon Garaikurrerako

Somorrostro eta Portugalete futbol-taldeek elkarren aurka jokatuko dute bihar, asteartez, Muskizko Udalaren III. Gabon Garaikurra dela eta. Partida arratsaldeko 19:30etan izango da Malecon udal-zelaian.

Ahitzen ez diren artean, joan nahi duten guztiek eskuragarri izango dute doako sarrera bana Petronor.info bulegoan: (Zendeja kalea, 31 Muskiz).