Abanto Minero Rugby Taldearen hutsen zerrenda

Abanto Minero Rugby Taldeko Juan Luis Martinez Cobok honako hutsen zerrenda hau argitaratu du hedapen handiko bi egunkarietan:

“Abanto Minero Rugby Taldea Petronorren egutegian (irailean) agertzen den elkartearen deskribapenean eta erabilitako irudian izandako akatsaz damutzen du, ez baitator bat errealitatearekin. Delako informazio hori Konpainiari luzatu zitzaion, umeen artean rugby zaletasuna suspertzeko asmotan.

Abanto Minero Rugby Taldea 1992an sortu zen eta beterano mailako 22 kidek osatzen dute. Konpainiari eskainitako argazkia BILBAO RUGBY ESKOLAri dagokio. Berriz ere ageri-agerian barkamenak eskatzen dizkiegu Petronorri eta BILBAO RUGBY ESKOLAri”.