Eneko Corrales, etorkizundun txirrindularia

Eneko Corrales Mendiz Mendi-Petronorreko txirrindulariak primeran amaitu du ziklokross denboraldia. Berrizen irabazi ostean, Burgosen hirugarren postua eta Ispasterren zortzigarrena lortu du asteburu honetan.

Hiru urte iragan dira Eneko Corralesek txirrindularitzari ekitea erabaki zuenetik. Aurten, Bizkaiko ziklokross-txapela irabazi du junior kategorian, Euskadiko Txapelketan hirugarren gelditu da eta Espainiako Kopan bostgarren. Iaz Espainiako Txapelketan lortu zuen marka (3º) ezin izan du denboraldi honetan eskuratu, hogeitabigarren heldu baitzen. Hala ere, Eneko baikorra da, “orain errepide eta mendi-bizikleta saioei ekingo diet”.

Hainbat lasterketetan parte hartzeko Euskadiko Selekzioaren deia jasotzeaz gainera nazioarteko lehiaketetan ere aritu denez gero etorkizun oparoa sumatzen zaio egunero bere helburuak lortzeko entrenatzen diharduen txirrindulari honi.