Igor Anton, 2011ko euskal kirolaririk onena

Igor Anton Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak 2011ko euskal kirolaririk onenetzat izendatua izan zen atzo, El Correok Muskizko Meatzari Aretoan antolatutako emanaldian. Petronorren babesaz, Giroko etapa nagusian eta Bilboko Gran Vian izandako  garaipenak  saritu ziren.

Sariaz gainera, Antonek 3.000€-ko txekea jaso zuen eta Aimar del Pozori, garun-paralisia duen umeari, oparitu zion, bere osasunbidean laguntzeko.

Txirrindulari galdakoztarra ez zen izan El Correoko irakurleek saritu zuten bakarra, Bizkaia Bilbao Basketak,  Bizkaiko Arraun Federakuntzak, Yves Xalaberri “Xala” pilotariak eta Patricia Pinedo eskubaloilariak 2011ko kirolaririk onenei emandako saria jaso zuten.

Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusia Borja Rodrigori, Bizkaiko Arraun Federakuntzaren presidenteari,  saria emateaz arduratu zen, Bizkaiko traineruak izandako denboraldi ezin hobeagatik. Kaikuk San Miguel Liga irabazi zuen, Urdaibaik Kontxako ikurrina, eta Zierbena zein Portugalete elitera igo dira eta, honela Bizkaiko lau talde Ligan ditugu.

Horrez gainera, honako lau kirolariei omenaldi berezia eskaini zitzaien: Iñaki Castañeda triatletari, Txutxi Aranguren futbolari eta entrenatzaileari, Ruben Beloki pilotariari eta Patxi Usobiaga eskalatzaileari.

Zorionak guztioi!

Argazkiak, hemen.