Petronorrek Sestaoko fosila landare jatorritzat jo

Petronorren laborategiak Sestaon aurkitutako “zuhaitz” fosilaren ikerkuntzan parte hartu du eta findegian egindako analisiak aurkikuntzaren landare-jatorria baietzi du.

Santiago R.A. izeneko paleontologia zaleak Sestaoko Las Canterasen harri bihurtutako zuhaitz moduko fosila aurkitu zuen 2009. urtean.  Petronorrek, ikerkuntzan parte hartzeko prest azaldu ondoren, fosilaren lagina aztertu zuen. Laborategiko analisien arabera aurkikuntza landare-jatorria du eta Kretaziko garaiko aztarna da, orain 120 milioi urtekoa alegia.

Goiz da oraindik “Zuhaitz” deitu ahal izateko (fosilaren analisi mikroskopikoaren emaitzak falta dira), hala ere, laginean, bestelako substantziez gainera, aurkitutako karbono kantitate handiek landare-jatorria sendotzen dute.

Eta hau ez da Bizkaiko kretazikoaren ikerkuntzan zein ezagutzan emandako aurrerapauso txikia besterik.