Athleticen jokalariak, Euskadiko enbaxadore

Borja Ekizak, Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusiaren eskutik jaso zuen atzo, Ander Herrera, Iker Muniain, Javi Martinez eta Mikel San Joseren izenean, Deiak Athleticen jokalariei emandako Euskadiko Enbaxadore saria.

Eunate Agirre munduko bodyboard txapeldunak ere Euskadiko Enbaxadore saria jaso zuen, baina ezin izan zuen bertan izan. Amaia Aguirrek Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiaren eskutik jaso zuen bere ahizparentzako saria.

Xabier Lapitz eta Itsaso Güemes kazetariek aurkeztutako ekitaldiak euskal kirolaren onena bildu zuen Guggenheim Museoan: Ekiza, Aurtenetxe eta Koikili Athleticen jokalariak, Bilbo SBA-ren ordezkariak, Eduardo Iturralde arbitroa, Igor Anton txirrindularia, Gescrap BB-ak, Kaiku, Urdaibai, Portugalete eta Zierbena traineruak, Kukullagako eskubaloilariak, Ruben Beloki pilotaria eta Patxi Usobiaga eskalatzailea besteak beste.

Petronorren babesa duen Bilbo SBA-k ere omenaldia jaso zuen Deiaren Gainditze saria. Zorionak.

Argazkiak, hemen.