Bilbo pertsona ezgaituen integrazioaren alde

Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusia, Javier Inclan Repsol Fundazioaren Gizarte Sailaren zuzendaria, eta Eduardo Maiz Bilboko Udalaren  Gizarte Ekintza zinegotzia Bilbon bildu ziren atzo Repsol Fundazioaren “Integrazioaren aldeko martxan” parte hartzeko.

“Parte hartu eta basotu” goiburuaz, eguerdiko hamabietan, aldez aurretik izena emandako 142 partaideak -hainbat senide eta lagun tarteko- Ramon de la Sota kaian (Itsas Museoaren alboan) bildu ziren pertsona ezgaituen integrazioan eta ingurumenaren berreskuratze zein zainketan eragitea helburu duen 4 kilometroko martxa honetan parte hartzeko.

Horrez gainera, Petronorren aldetik Jose Luis Arredondo, Juan Antonio Lezcano eta María Gaztelu bertan izan ziren eta Repsol Fundazioaren izenean  Luisa Roldan.

Argazkiak, hemen.