Bilboko Portuak merkantzia kopurua murriztu

Petronorren eta Arcelorren produkzioaren murrizketak Bilboko Portuaren Merkantzia-trafikoa %5.7 beheratzea erakarri zuen 2011an.

Iazko Bilboko Portuaren trafikoa 31.7 milioi tonakoa izan zen, aurreko urtekoa baino %5.7 gutxiago. Petronorren produkzioaren jaitsiera Bilboko Portuko merkantzia-trafikoaren kaltetan izan da. Granel likidoak %10 gutxitu ziren, hau da, 2 milioi tona galdu. Gas naturala ere %25 murriztu zen, 856.000 tona gutxiago.

ACB-ren aldi baterako itxierak txatar inportazioaren jaitsiera erakarri du eta horrek granel solidoen trafikoan eragina. Alegia, %10-eko murrizketa eta 452.000 tona gutxiago. Hala ere, portuak orohar merkantzia-kopurua gehitu duenez gero, diru-sarrerei eutsi izan die.