Castresana irakaslea Petronorren bisitari

Jose Maria Castresana Euskal Herriko Unibertsitateko  Kimika Ingenieritzako irakasleak Petronor bisitatu du. Laborategian izateaz gainera, URF eta Desulfurazio Unitateen prozesu kimikoa interes handiz ikustatu du.

Juan Antonio Lezcano laborategi buruaren eta Miguel Angel Sinobas  kimika- laguntzailearen gidaritzapean, Castresana irakasleak Petronorren azkeneko teknika- eta ingurumen-garapenak ezagutu nahi izan du, Kimika Ingenieritza ikasgaien irakaskuntzan lagungarri izango zaiolakoan.