Ideia Lehiaketaren azken balantza

Hobekuntzarako Ideia Lehiaketaren batzordeak bere ibilbideari amaiera eman zion atzo eta azken lau urteotako balantza egin, Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiarekin batera.

Perez de Gezuragak 2009an lanean hasi zen “batzordearen jarduera arduratsua” txalotu zuen. Lau edizioetan zehar, epaimahaiak 78 ideia baino gehiago aztertu ditu eta horietatik 8 saritu.

Aurten bere lanari amaiera eman diote, “Ideia eraikitzaile” proiektu berriari hasiera emateko. Refino Españaren ekintza honek Konpainiaren erronka estrategikoen konponbide bila aritzeko adimena eta lankidetza saritzen ditu. Ideia eta praktika onak sustatzeaz gainera, Repsol taldearen bestelako findegietan aurkeztutako proposamenak aztertuko dira. Lehendabiziko helburua, CO2 isuriak %15 murriztea.