Iker Muniainek eta Raul Fernandezek autografoak sinatu Petronor.info-n

Sekulako harrera onaz, Iker Muniain eta Raul Fernandez Athleticen jokalariak autografoak sinatu zituzten atzo Muskizko Petronor.info bulegoan.

Neska-mutikoak (eta ez hain gaztetxoak) arrapaladan bertaratu ziren Petronor.info bulegora aurtengo Kopa txapelketa irabaziko duten (itxaro dugu) jokalarien autografoak eskuratu ahal izateko.

Lehoiek hainbat argazki eta poster ekarri zituzten arren, makinatxo bat zale edozenbat elastiko, lepoko eta gainerako Athleticen oroigarri eta guzti etorri ziren.

Bideoa, hemen.