Somorrostro Irakas-gunea eta San Juan Bautista Ikastetxea Petronorren bisitari

Somorrostro Irakas-guneko eta San Juan Bautista Ikastetxe muskiztarreko ikasleek Petronor bisitatu dute.

Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikaria gidari, bisitariek Petronorren historia eta fintze prozesua gertutik ezagutu zuten.

Gainera, Findegiari buruzko azalpen bideoa ikusteaz eta Petronorreko instalazioetan zehar ibiltzeaz gainera, Luzero Puntako Itsas-terminalera ere gerturatu ziren.