Asier Camacho Petronorri argazkiak atera

Asier Camacho argazkilari profesionala da, industria argazkilaritzan esperientzia asko dauka eta hirugarren saria lortu berri du, txapelketa batean, Petronorri ateratako irudi biri esker.

Asierrek argazkilaritza ikasi zuen Euskadin eta ondoren Londresera joan zen bertan ikasketak jarraitzeko, argazkilari profesionalaren titulua lortuz. Gainera, esan beharra dago, Adobe Photoshoparen titulua ere badaukala. Londresen lan egin ondoren eta Euskadiko egunkari zein tokiko aldizkarietan kolaboratu ostean, zenbait enpresa eta erakunderentzako lan egiten du, freelance moduan.
 
Bere esperientziaren emaitza, profesional honek lortu egin du, aurten, hirugarren saria industria argazkilaritza txapelketa batean, Petronorri gauez ateratako argazki biri esker.

Argazkiak, hemen.