BL-32 galdara eta Energia Berreskuratzeko Unitatea berriro abian

Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera, apirilak 10, ekingo zaiola  BL-32 galdara eta Turbo Expander Energia Berreskuratzeko Unitatea abian jartzeari.

Abian jartze-lanek dirauten artean daitekeena da tarteka-marteka gardentasunik eza gehitzea eta zenbait une laburretan zarata-maila areagotzea, beti ere  3. Plantaren inguruan.

Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da eta etenik gabe kontrolatuko dira isuriak eta atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko. 

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.