Deustoko irakasleak Petronorren bisitari

Tontxu Campos, Oswaldo Lorenzo, Raul Onaindia eta Jose Ignacio Fuertes Deustuko Unibertsitateko irakasleak Petronorren izan dira. Findegiaren errealitatea gertutik ezagutzeaz gainera, Deusto Business School-en masterren bateko ikasgai-zerrendan sartzeko asmoz etorri dira.

Victor Perez de Gezuraga eta Fran Fernandez, Petronorren zuzendari nagusia eta teknika zuzendariordea hurrenez hurren, gidari, Findegiko instalazioak eta kontrol-gelak bisitatzeaz gainera, FMU (Fuelolioa Murrizteko Unitatea) deritzan koke-planta berria ere ezagutu dute.