Zaleen, Petronorren ordezkarien eta tokiko agintarien babesaz, Lagun Aro Bilbo SBA oso maitatua sentitu zen apirilaren 14an, Muskizko polikiroldegian Alcorconen aurka jokatu zuen partiduan.
Bilbotarrek euren hamazazpigarren garaipena lortu zuten 69-49 sendoaz, partiduaren azken unerarte gogor aritu zen Alcorcon-en aurka. Bi taldeek ikuskizun galanta eskaini zuten Gurpildun Aulkiko Saskibaloia taldearekin bat egin zuen herriaren aurrean.
Partidu-ostean Muskizko udalak bi taldeentzako luncha eskaini zuen. Lagun Aro Bilbo SBA-k apirilararen 14a egun berezitzat gogoratuko du beti. Muskizen etxean bezala sentitu ziren, eta tokiko udalari zein Petronorri (klubaren babesle) eskainitako interesa eta laguntza eskertu dizkiete.