Lagun Aro Bilbo SBA maitatua Muskizen

Zaleen, Petronorren ordezkarien eta tokiko agintarien babesaz, Lagun Aro Bilbo SBA oso maitatua sentitu zen apirilaren 14an, Muskizko polikiroldegian Alcorconen aurka jokatu zuen partiduan.

Bilbotarrek euren hamazazpigarren garaipena lortu zuten 69-49 sendoaz, partiduaren azken unerarte gogor aritu zen Alcorcon-en aurka. Bi taldeek ikuskizun galanta eskaini zuten Gurpildun Aulkiko Saskibaloia taldearekin bat egin zuen herriaren aurrean.

Partidu-ostean Muskizko udalak bi taldeentzako luncha eskaini zuen.  Lagun Aro Bilbo SBA-k apirilararen 14a egun berezitzat gogoratuko du beti. Muskizen etxean bezala sentitu ziren, eta tokiko udalari zein Petronorri (klubaren babesle) eskainitako interesa eta laguntza eskertu dizkiete.