Urretxindorra Ikastola Petronorren bisitari

Bilboko Urretxindora Ikastolaren 24 gazte inguruk Findegiaren hainbat instalazio bisitatu zituzten atzo.

Bisitariek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman zizkien. Gaiari dagokion bideo aproposa eta instalazioetan zehar egindako joan-etorriarekin batera amaitutzat eman zuten bisita.