Jose Manuel de la Sen, Enkarterri Groupeko ohorezko kide

Ekarterri Groupek Jose Manuel de la Sen Larrea, Petronorren kontseilaria, ohorezko kide izendatu du.

Enkarterri Group Enkarterriko enpresa erakundeak,  eskualde honetan inplikatzen diren pertsonen lana saritzen du, gainerako bazkideek bere jarraibidea eredu moduan izan dezaten.

Jose Manuel de la Sen Petronorren kontseilari eta ordezkaria da Bilboko Merkataritza Ganberan zein Portuan. Petronorren aholkulari-delegatu ohia eta UPV/EHU-ren Gizarte Kontseiluko zuzendaria Enkarterri Groupeko ohorezko kidea da orain.