Josu Jon Imaz, Repsolen Industria eta Energia Berrien arloko Zuzendari Nagusi berria

Josu Jon Imaz Repsoleko Zuzendaritza Batzordera gehitu da. Petronorren presidentea Industria eta Energia Berrien arloko Zuzendari Nagusia izango da Repsolen egitura antolatzaile berriaren barrruan.

Repsol, gobernu argentinarrak YPF nazionalizatzeko erabakia hartu ostean, garai berriari hasiera emango dio 2016rako Plan Estrategikoarekin eta goi-kargu berriekin. Konpainiak azaldu du egitura berriak plan honen garapena “etorkizun-senari begira” bultzatzeaz gainera, korporazio zein negozio arloak ere sendotuko dituela.

Izendapenak Antonio Brufau presidenteak proposatu ditu eta guztien adostasunaz onartu egin dira.