Marcelo Gangoiti Ikasleen Guraso Elkarteak literatura sariak argitaratu ditu

Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak urte bitik behin argitaratu ohi diren literatura-lehiaketetarako dirulaguntza eman dio, gaur,  “Marcelo Gangoiti” Ikasleen Guraso Elkarteari.

Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduraduna lekuko, harako emaitza Inmaculada Garcia eta Cristina Esparza ordezkariei luzatu zaie, elkartearen lehendakariorde eta idazkariari alegia, hurrenez hurren.

Honezkero kalean den argitalpenak  2009-2010 eta 2010-2011 ikasturteetan saritutako hamabost  inguru olerki eta literatura-kontakizun biltzen ditu.

Hona, adibide moduan, sarituetariko bi olerki.