Muskizko Udalak bere X. Mountain Bike Sari Berezia antolatu zuen atzo. 85 txirrindularik San Juan poligonoan bildu ziren Euskadiko BTT Openerako balio zuen froga honetan parte hartzeko.
Larunbatean, maiatzak 19, eskolentzako froga izan zen. Bertan Hasiberriak, Alebinak eta infantilak parte hartu zuten. Atzo Emakumezkoen, Kadeteen, Juniorren, Eliteen, Sub23-en, Master 30en eta Beteranoen txanda izan zen. Froga honek Euskadiko BTT Openerako balio zuen.
Jose Luis Arredondo Petronorren Erosketa eta Kontratu-Buruak, eta Rufino Manterola, Amaia Ibañez zein Gontzal Riancho zinegotzi muskiztarrak irabazleei sariak emateaz arduratu ziren. Azpimarratu beharra dago, Elite kategorian, Aitor Hernandez bizkaitarraren garaipena. Ermuatarra, Euskadiko Openaren lehen postuan sendotzen doa. Bigarrena Ekleylson Marques brasildarra da eta hirugarra Unai Yus arabatarra.
Argazkiak, hemen.